ZURIÑE SANTOS
PROIEKTUAK_3
jueves, 9 de junio de 2011
domingo, 22 de mayo de 2011
_basHerria plazara_ Almikeko berraktibazio eta gaurkotze prozesua
Almike auzoko berraktibazio eta gaurkotze prozesu honek fase ezberdinak izan ditu. Hasieran auzoaren analisi ezberdinak egin genituen, gaur egungo egoera aztertuz eta beste garaietan gertatzen zenarekin alderatuz. Aldi berean beste herri batzeun adibideak aztertu genituen, haien alde positiboak prozesu honen proposamenean kontuan izateko. Analisi guzti hau egin eta gero hurrengo ondorioak atera genituen.
Estrategia ekonomiko baten beharra ikusi genuen Almiken eta hurrengo irudiak azaltzen duen moduan, aurreko proiektuetarako planteatutako estartegia ekonomikoa Almikeko kasuan ere oso egokia litzateke, gaur egungo baserriak pairatzen duen arazo larrienetakoa alde ekonomikotik baitator, familia bakar bat ez delako gai baserri baten bidez buruhornitzeko. Beraz, kooperatibismoan oinarritutako estrategia ekonomiko honen bidez auzoko arazon ekonomikoa bideratuko zen eta aldi berean, biztanleriaren faltaren arazoa ere honen bidez konpondu zitekeen.
Behin estrategia ekonomikoa finkatuta beharrezkoa izan zen programa finkatzea eta haren ordenazio orokorra zehaztea. Hurrengo irudian azaltzen den moduan, ordenazio orokorraren oinarria baratzak litzateke, plazaren barnean sartuko zirenak, bai espazio publikoa eta baita bideak egituratuz. Hurrengo argazkiaren bidez ordenazio orokor honen oinarriak azaltzen dira:
Aipatu dudan bezala, ordenazioaren oinarria bartazak dira eta hauen tipologia da eraikin guztien oinarria eta elementu egituratzailea.
_Goiko bista:
_Ebaketak:
_Handipena
Aterpetxe, eliza eta plazaren ondoan kokatzen da turismora bideratutako gunea. Bertan, aterpetxearen handipen bat egiten da, biztanleri berria eskuratzeko bide berri baten sorrera izanik Almiken.
Handipenaren eraikina pasarela baten bidez komunikatzen da aterpetxearekin plazako kotan eta behe plantan, aldiz, aire libreko gune ireki komuna dute bi eraikinek, bi eraikinen harremana handituz.
Guneei dagokionez, aterpetxean gune komunak, hau da, jantoki eta egoteko guneak; eta arduradunentzako espazio pribatuak daude. Handipenean, aldiz, goiko plantan jarduera ezberdinak gauzatzeko guneak daude eta beheko plantan komunak, dutxak eta logelak.
Egitura eta itxiturari dagokionez, hormigoi armatuzko egitura litzateke, zurezko panelen itxiturarekin. Hurrengo ebaketa xehetuan ikusten da egitura eta itxituraren lotura eta trantsizioa:
Eraikinaren irudi batzuk:
_Maketaren irudi batzuk:
_Eta azkenik, proiektuaren laburpen panela:
martes, 19 de abril de 2011
_ALMIKE_ PROGRAMA ETA ORDENAZIO OROKORRA_
Taldeko azterlanaren ostean, orain, bakarkako lanari ekingo diogu.
Atal honen lehen pausua programa guztiz finkatzea izango de eta horrekin batera, auzo guztiaren ordenazio orokor bati hasiera ematea.
Programa finkatzeko argi izan behar da zein den auzoaren helburua, auzo guztiaren partaidetzaren bidez baserri kooperatibo moduko bat sortzea, alegia, auzo autosufiziente bat izatea. Gaur egungo baserriko bizitzari irtenbidea eman ahal izateko estrategia honen finkapenaren ostean, aztertu behar da auzoaren beharrak hau gauzatu ahal izateko, hau da, programa finkatzea.
_PROGRAMAREN FINKATZEA_
Nekazaritza gauzatu ahal izateko:
_Baratzak, gune lauetan
_Negutegiak
Abeltzaintza gauzatu ahal izateko:
_Esplotatzeko lurrak, gune maldaduna honetarako aprobetxatu
_Animaliak gordetzeko eraikinak
Merkataritzarako:
_Azoka gauzateko gune zentrala
_Biltegia, produktuak gordetzeko
_Almiketxu taberna aprobetxatu, bertako janaria ekoiztutako produktuekin egin eta aldi berean produktu horiek saldu ahal.
Egoitzak:
_Gazteria erakartzeko puntu garrantzitsua, agroturismoa, aterpetxea aprobetxatuz.
_Dauden baserrien berrerabilpenaren bidez, jende berriarentzako egoitzak proposatu.
_ORDENAZIO OROKORRAREN LEHEN IDEIAK_
martes, 12 de abril de 2011
_ALMIKEKO AKTUAZIO ESTRATEGIA_
Almikeren inguruan lanean hasi ginenean, azterlana eta eskala ezberdinetan banatzea ezinbestekoa zela ikusi genuen. Lehenik eta behin, bertako errealitate fisiko zein soziala ezagutu eta lantzea erabaki genuen, hemendik gure proiektua bideratzeko ondorio garrantzitsuak atera ahal izateko asmoarekin. Honez gain, Almike ezagutzera emateko, bai Urdaibaien eta baita mu nduan ere, eskala handiagoko azterlana egitea erabaki genuen. Azterlan honetan, Almikek Urdaibaien daukan posizioa, garrantzia,... landu genuen, honela, Lehenago proposatutako Urdaibairen plan ekonomiko alternatiboan integratu ahal izateko.
Honela, azterketa hauek hasi aurretik, ezagutzen genituen ereduak begiratu eta lantzea interesgarria zela ikusirik, baserri auzo ezberdinetan urteetan zehar eman diren egoera eta eboluzioak aztertu genituen. Honek, ineterbentzio minimo batek auzoan izan dezaken eragina argi erakutsi zigun, eta gure proiektura begira pista ugari eman zizkigun.
Eredu ezberdinen lanketa:
-GARAI kapitalismoaren menpeko herria...
Honela, azterketa hauek hasi aurretik, ezagutzen genituen ereduak begiratu eta lantzea interesgarria zela ikusirik, baserri auzo ezberdinetan urteetan zehar eman diren egoera eta eboluzioak aztertu genituen. Honek, ineterbentzio minimo batek auzoan izan dezaken eragina argi erakutsi zigun, eta gure proiektura begira pista ugari eman zizkigun.
Eredu ezberdinen lanketa:
-GARAI kapitalismoaren menpeko herria...
Eredu honetan argi ikusten da, dirugosez beteriko agintarien gestioak auzo bati egin diezaioken kalte fisiko zein soziologikoa. Bertako erlazio sarearen ahultzea, inguru fisikoaren perturbazioa... egin behar ez denaren eredu garbia.
-GAZTELU bizirauten duen baserri auzoa PRODUKZIOAK DAUKA INDARRA!
-GAZTELU bizirauten duen baserri auzoa PRODUKZIOAK DAUKA INDARRA!
Agintariek bertan behera utzitako gunea, urteetan zehar bizirauten jakin duena, baserri isolatuen arteko sare sozio-ekonomikoaren eredu. Elkarlana, auzolana, produkzio txikiak eta biziraupena. Gaur egungo sistemari bere erara aurre egiten jakin dion auzoa...
MEAKAUR generazioen arteko zubi...
MEAKAUR generazioen arteko zubi...
Urteetan zehar bertan behera utzita egon den auzo honetan, gelditzen diren baserritar apurrei bizia eman dien interbentzio puntualen eredu paregabea. Baserri hutsak gazteei alokatu, umeentzako aterpetxe-udaleku bat sortu. Generazioen arteko zubia, auzoaren motorea, indarra...
LAKABE autogestioa-autosufizientzia
LAKABE autogestioa-autosufizientzia
Duela hamarkada batzuk, Nafarroan bertan behera utzita zegoen herrixka bat okupatu zuten. Herrizka hori urteetan zehar %100-ean autogestionatu da, produkzio ezberdinen bidez. Pertsona bakoitzak ahal duen heinean, arlo ezberdinetan lan eginez, eko-aldea izeneko mugimenduaren barruan, sistematik at bizitzea posible dela erakutsi du herrixka honek, kooperatiba alternatibo bat bailitzan aurrera egiten jakin baitu. Erorita edo erortzear zeuden eraikinak eraberritu eta berreraikitzea izan zen lehenengo pausoa, zein ote da guk eman beharreko lehenengo pausoa?
VAUBAN okupazioatik-garapenera
Lehengo OTAN-en instalazio militar batzuen okupazioa eman zen, ondoren, kooperatiba autogestionatu baten sorrera eta azkenik kriterio ekologikoak jarraituz eraikitako auzo baten sorrera. Gure egoerarekin zerikusi handirik ez daukan arren, sistema sozio-ekonomiko aplikagarria izan daitekeela uste dugu, guk planteatutako sistemak funtzina dezakeela erakusten baitu. Kasu honetan Friburgon kokatua dago auzoa.
EREDU EZBERDINETATIK ALMIKERA BUELTAN...
Almikeren azterketa fisikoarekin hasteko azpimarragarria da Bermeorekiko duen gertutasuna. Gertutasun honek nahi eta nahi ez influentzia izugarria izango du eta izan du Almikeren garapenean. Bermeorekiko lotura zuzena duen auzoa izaki, honi eman beharreko tratamendua gainontzeko auzoenarekiko ezberdina izango da. Bermeorekin elkarbizitza bilatu beharko da, honek jan ez dezan.
Auzoaren hurbileko eskalako azterlanak informazio oso baliagarria eman digu. Planoan argi ikusten dira auzoak dituen baliabide positibo zein negatiboak, zer erabili eta zer konpondu beharko dugun. Honela, plazak hartzen duen garrantziak, auzoaren egituraketa ia emanda egotea dakar, honela, erreferentzia ezeberdinak bilatzeko beharrik gabe. gainera, eraikin guztien posizioak argi erakusten digu plazarekiko hartzen duten jarrera.
Bestalde, gunearen orografia malkartsuak, malda handiek, gune lauen gabeziak,... produkzioari eta eraikuntza sistemei begira informazio oso baliagarria ematen digu, proiektua bideratzeko lagunduz.
Azterketa fisikotik sozialera...
Gaur egun almiken dauden eraikinetatik bost baino ez dira baserriak, eta gainera hauetako bi berriztuta eta guztiz eraldatuta daude. Gelditzen diren baserri hauek ez dute nekazal bizimodurik mantentzen, nahiz eta beraien baratzatxoak eta produkzio txikiak badituzten.Honela, argi ikusten da baserri auzo honek, baserri-auzo itxira baino ezer gutxi gehiago mantentzen duela, garai bateko aktibitate eta bizimoldea galtzen ari delarik.
Bermeo eta Almikeren arteko lotura beti existitu izan den arren, Bermeoko dirudunen kolonizazioak eta produkzio faltak, Almikeren auzo izaera galtzea ekarri du, ia %100-ean Bermeori lotutako auzoa bihurtuz. Honela, auzo autonomo izatetik Bermeoren lo-auzo izatera pasa da Almike.
Taberna da auzoak hartzen dituen biztanleen arteko lotune bakarra. Nahiz eta auzoan 9 pertsona bizi, beraien arteko harremana ia inexistentea da, batzuk betidanik bizi izan baitira bertan eta beste batzuk Bermeoko kolonoak baitira. Honela, tabernak gaur egun eta etorkizunean rol garrantzitsua beteko du auzoan, bertakoen arteko zubi lana eginez zein Almike mundura zabalduz.
Produkzio faltak, dirudunen kolonizazioak, Bermeorekiko menpekotasunak,... Auzoaren identitate galera ekarri du. Identitate falta horrek, auzoa eraikin ezberdinez osatutako "collage" bat izatera eraman du.
Irtenbideen bila...
Irtenbidea produkzioaren atzetik etorriko dela ikusten dugu. Baserriek elementu isolatuak bezala beharrean, kooperatiba bezala lan egingo balute, produkzio ezberdinak denen artean batuz, bertako jendearen elkarlana eta auzolana sustatuz, auzoaren etorkizuna aldatzea lortuko litzateke. Honela, aztertutako eredu desberdinetan oinarrituz eta hauetatik interesatzen zaizkigun gauzak Almiken aplikatuz, produkzio ezberdinetan oinarrritutako kooperatiba sortzea da helburua, autogestio eta autosufizientzia oinarritzat hartuz. Gainera, auzoaren etorkizunaren gakoa gazteriaren hurbilketan iksuten dugunez, kooperatiba honek Bermeon eta inguruetan dauden gazte ezberdinei gaur eguneko sistematik haratago joango den aukera eskeiniko die, etxebizitza, lana eta bizimolde ezberdin bat eskeiniz. Gazte hauek izango dira kooperatiba martxan jarriko dutenak, bertako baserritar zaharren hezkuntza eta laguntza jasoz. Gainera, hezkuntzak duen garrantzia kontuan hartuz, umeen eta familientzako hezkuntza eta hurbilketa plan baten barruan, udaleku-aterpetxe baten sorrera proposatzen dugu, gaur egun existitzen den aterpetxearen berreraikitze eta berrantolaketa baten bidez.
Gainera, Almikeren hurbileko planteamenduaz gain, eskala handiagoko plan baten barruan sartzea erabaki dugu. Plan hau Urdaibai guztirako kurtsoan zehar planteatutako estrategia izango litzateke, zeinek produkzio puntu txikiak barnean hartu eta kudeaketa orokor bat sortuko lukeen. Honela, Almikeko produktuen esagutarazte eta zabalpen bat emateaz gain, auzoaren indartze ekonomiko eta soziala lortuko genuke.
Orain, programaren finkapena egin ostean, bakarko lanari ekingo diogu, arkitekturaren sorrerari alegia. Bitartean hona hemen laburpen panela:
lunes, 7 de marzo de 2011
_EREÑOKO_EGITURA_BIDERATZAILEA_
Harrobiaren izaera indartsua ikusita,gunea atontzeko minimoa planteatu da, bere izaera mantendu ahal izateko.
Gunearen hobetzeko punturik garrantzitsuena irisgarritasuna litzateke.
Bertan jarduera ezberdinak garatzeko bi jarduera-mota ezberdin ikusten ditut, gune ezberdinetan gauzatuko zirenak:
_PLATAFORMA AKTIBOAK:
Gune babestuagoetan dauden plataformek jarduera aktiboak gauzatzeko aukera ematen dute.
Kota baxuagoetan daude eta azalera handiagoa dute, beraz, arrisku gutxien duten guneak dira.
Kota baxuagoetan daude eta azalera handiagoa dute, beraz, arrisku gutxien duten guneak dira.
_PLATAFORMA PASIBOAK_
Kota altuagoetan kokatzen diren guneak dira hauek, gune arriskutsuenak dira.
Guneen izaera aztertuta, jarduera pasiboagoak gauzatzeko egokiagoak dira, besteak beste, ikuskizunak ikusi ahal izateko gradak kokatzeko gunea, miradore guneak, egoteko gune lasaiagoak...
Kota altuagoetan kokatzen diren guneak dira hauek, gune arriskutsuenak dira.
Guneen izaera aztertuta, jarduera pasiboagoak gauzatzeko egokiagoak dira, besteak beste, ikuskizunak ikusi ahal izateko gradak kokatzeko gunea, miradore guneak, egoteko gune lasaiagoak...
_IRISGARRITASUNA:
Irisgarritasunaren arazoa konpontzeko igogailu eta pasarelen bidezko bide peatonalak plateatzen dira.
Igogailuaren egitura arina harrobiaren masa pisutsuaren kontrastea eginez. Egitura hau gune batzuetan apoitauko da harrobian, eragin handirik sortu gabe. Egitura hori bideratzailea izango da, eta aldi berean, funtzio ezberdinak gauzatzeko beharrezkoak diren eraikinak egongo dira bertan. Hau da, egitura autoportantea, bideratzailea eta funtzioanitza izango da.
Igogailuaren egitura arina harrobiaren masa pisutsuaren kontrastea eginez. Egitura hau gune batzuetan apoitauko da harrobian, eragin handirik sortu gabe. Egitura hori bideratzailea izango da, eta aldi berean, funtzio ezberdinak gauzatzeko beharrezkoak diren eraikinak egongo dira bertan. Hau da, egitura autoportantea, bideratzailea eta funtzioanitza izango da.
_EGITURA BIDERATZAILE ETA FUNTZIOANITZA:
_EKINTZA PASIBO ETA AKTIBOAK ETA PLATAFORMEN ARTEKO ELKARLANA BULTZATU:
_GOIKO BISTA ETA EGITURAREN KOTA GARRANTZITSUENEN OINAK ETA TIPOLOGIAK:
_ALTXAERA_EGITURA KOTA EZBERDINETAKO ERAIKIN ETA PLATAFORMETARA BIDERATU:
_EBAKETAK:
_MARRAZKI ETA FOTOMUNTAI BATZUK, IKUSPEGI EZBERDINAK IKUSTEKO:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)