lunes, 20 de diciembre de 2010

_PROIEKTUA LANTZEN_

_ABIAPUNTUAK_PROGRAMA_ERAIKITZE SISTEMA_

Behin estrategia ekonomikoa garatua izanda, Muruetako gunean koordinazio zentrua, gune turistikoa eta irakaskuntzari bideratutako guneak kokatuko dira. 

_ABIAPUNTUAK_
Lehendabizi, gune ezberdinak babesteko eraikitze sistema pentsatzeko zenbait abiapuntu izan behar dira kontuan proiektuaren helburu bioklimatiko eta malgua lortu ahal izateko.

Lehen puntua eta garrantzitsuena bioeraikuntza bat izatea eta aldi berean malgua eta moldagarria. Bi helburu horiek bete ahal zituzten eraikuntza mota ezberdinak aztertuta bioerakuntza modularra egitea erabaki nuen. Modularra izateak malgutasuna ematen dio proiektuari, momentu ezberdinetan gune ezberdinetan behar den azalera ezberdinak lortuz.
Bigarren puntua, lehenbizikoarekin lotua dagoena, ahalik eta zimentazio gutxien egitea izan zen. Horretarako, aurretik zegoen zimentazioa berrerabili dezakegu. Bestalde, modulo bakoitzak bere zimentazioa ez izateko, modulo guztiak lurretik altxatuta dagoen plataforma baten gainean ezarriko ziren, bertatik gune ezberdinen arteko komunikabideak eginez. Bide horiek begetazio bidez estali eta babestuko ziren.



_PROGRAMA_
Bioeraikuntza modularrari esker programa malgua izatea posiblea da, horregatik urtaroaren arabera moduloen kokapena aldatuko zen, baina gune ezberdinak matenduko ziren.


_BOZETOAK_









_MODULOAK_
Moduloen forma eta diseinu eskematikoa. Azken irudian ikusten den bezala, bi moduloen eta euren arteko pasarelaren arteko erlazioa.




_MODULOEN KOKAPEN ADIBIDEA_
Moduloen kokapena moldagarria denez, urteko momentuaren arabera aldatuko da, tailer edo ikasgelei azalera gehiago emanez, edota, landa lurrak azalera gehiago hartzeko.


_LAMINA_

domingo, 12 de diciembre de 2010

_ESTRATEGIA EKONOMIKO ALTERNATIBOA_

EGOERARI BUELTA EMAN...
Urdaibaik bizi duen egoera ikusita, bertako gazteriaren lan falta, pasibotasuna, eta beste eskualde batzuetara lan egiten joan beharra kontutan harturik, oso beharrezkoa iruditzen zaigu Muruetako proiektua eraikin huts bat izatetik haratago, Urdaibairen biriki edo motore bilakatzea. Honetarako proiektu hau Urdaibai guztirako baliogarria izango den plan estrategiko baten barnean sartzea izango litzatekeela egokiena iruditzen zaigu, gaur egongo sasi-ekologismotik haratago joango den plan sozio-ekonomiko berri eta alternatibo baten barruan sartzea alegia. Ideia, Urdaibaiko gazteriak bertan lan egin ahal izatea da, gazteongan ikusten baitugu datozen urteotan eskualde honek har dezakeen bilakaera.

Natura eta baliabideen gestio eta tratamenduen inguruko azterlan sakon baten ostean, eta sistema sozio -ekonomiko autogestionatu eta autosufiziente ugariren inguruan informazioa batuta, sistema berri eta aurrerakoi baten bila hasi ginen proposamen honetara iritsi ginen arte.
Proposamenaren funtsa, Urdaibairen baliabide natural eta industrialen ustiapenaren optimizazioan datza. Historian zehar eskualdean egon den aktibitatearen berreskurapen eta moldaketa izango da honetarako bidea, gune natural berriak kolonizatu beharrean, lehen kolonizatuak edo esplotatuak zeuden guneak berrerabiliz, honetarako gaur egungo baliabide eta sistemak erabiliko ditugun heinean. Erabiliko diren ekoizpen sistema guztien ardatza, naturan ahalik eta inpakto gutxien izatea izango da, bertako produktuak bertan ekoiztuko direlarik, honela garraio gastuak ere deuseztuz.

ESTRATEGIA
KALITATE MARKA BATEN SORRERA      
-Eusko Labelen antzera, Urdaibairen izena eramango duen marka edo kalitate kualifikatzaile “ekologiko” baten sorrera

     1-Markaren gestio zentrua Muruetako proiektua.
             -Ekologismoaren inguruko tailer ezberdinak, bulego zentralak , lurren banatze gestioa,...
                      -KATALIZADORE NAGUSIA

     2-Asanblada bidezko gune ezberdinen gestio zentruak. Gune ezberdinen bigarren mailako gestioa, tokian-tokiko gestioa. Eraikinen berrerabilpena+ eraikin berrien sorrera.
                      -KATALIZADORE SEKUNDARIOAK

      3-Lurren banaketa ez berdina. Jabego pribatuko lurretan ekoiztutakoa zein jabego publikoko lurretan ekoiztu takoaren erabilera. Lur publikoak gazteentzako kontsezio bidez banatu, esplotazio txikiak sortuz.
                      -EKOIZPEN GUNEAK

      4-Gernika eta Bermeoko azoken erabilera eta indartzea, puntu estrategikoa.


                      -SALMENTA PUNTU NAGUSIAK


EKOIZPEN PUNTU NAGUSIAK

Lehenago eginiko azterketaren bidez, historian zehar ekoizpen mota ezberdinetarako erabilitako lur-sailak berrerabiltzea da helburua, gaur egun erabilerarik ez duten eraikin zaharrak berriztuz, "bio-eraikin" berriak sortuz, bertan behera utzitako ekoizpen motak indartuz,... Plano honetan erabilera ezberdinetarako erabil daitezkeen gune eta eraikin ezberdinak finkatzen dira, Urdaibairi bizia emango dioten lanerako guneak alegia.
Jabego pribatu zein publikoko lurrak izan daitezke, jabego publikokoak direnean kontsezio bidez gazteei edo eskatzen duen pertsonari utziko zaizkio, jabego pribatukoak direnean jabearen esku egongo da Urdaibairen kalitate seinuaren sistemarekin bat egitea edo ez. Honela lurren errendimendu askoz ere handiagoa bermatzen da, Urdaibairi bizia ematen zaion heinean.



2. MAILAKO KATALIZADOREAK

Lehenengo planoan azaldutako ekoizpen puntuen gestioa, 2. mailako katalizadoreen bidez egingo da. Katalizadore hauek herri eta auzo ezberdinetan kokatzen dira, eta beraien inguruko ekoizpen puntuen gestioa egiteaz gain, lurren kontsezioen, produktuaren biltzearen, asanbladen sorreren,.. inguruko hainbat ardura ere izango dituzte. Katalizadore hauen arteko talde lana bermatuko duen zentru nagusia  gure muruetako proiektua izango da, honela mailaz- mailako sistema sozio-ekonomikoa sortuz.
Aipatu bezala, erabakiak asanblada ireki bidez hartuko dira, inor-inoren gainetik egon gabe. Hala eta guztiz, ezinbestekoa izango da administrazioaz arduratuko den norbait egotea, asanblada bidez hartutako erabakiak batu eta Muruetako gestio zentrura helarazteko lana izango duena. Honela, lehenengo sektorean lana sortzeaz gain, lan administratiboa eta hezkuntza lana ere sortuko ditugu, zirkulu itxi bat sortuz.
Aipatzeko da, bigarren mailako katalizadore hauen eraikinak, eraikin zaharrak berriztuz edo Muruetako proiektuan sortutako eraikuntza sistema beraz eraikiko direla, honela inguruari ahalik eta kalte gutxien eginez.




EKOIZPEN PUNTUEN ETA BIGARREN MAILAKO KATALIZADOREEN ARTEKO HARREMANA

 

Esan bezala inguruko ekoizpen puntuen gestioa auzo eta herrietan era estrategikoan kokatutako katalizadoreen bidez egingo da. Hurrengo pausoan ikusi dugun moduan, gestio zentru hauen arteko lana bateratzeko bidean, Muruetako katalizadore nagusia izango dugu.

GESTIO ZENTRUEN ARTEKO HARREMANA


Irudian ikus daitekeen moduan, Muruetako proiektuak izugarrizko garrantzia izango du Urdaibairen sistema sozio-ekonomiko berrian, gestio zentru nagusia izateaz gain, produktuen erakuslehio, ekoizpen mota ezberdinen hezkuntza zentru,... ere izango baita. Gainera, produktua saltzeko puntu garrantzitsuenen eta ekoizleen arteko zubi lana ere egingo du zentruak, honela ekoizle txikiari izugarrizko erraztasunak emanez.
Lehenengo mailako salmenta puntu garrantzitsu moduan Gernika eta Bermeoko azokak har genitzake, azoka hauen indartzeak produktuaren esportaziorako izugarrizko garrantzia izan baitezake, Euskal Herri mailako erakuslehio bilakatu baitaitezke.

MAILA GUZTIEN BATURA, SAREAREN OSOTASUNA


Ikus daiteken moduan, fraktal bat bailitzen hedatzen den sistema sozio-ekonomikoa da proposatzen duguna, Urdaibairen mugetatik haratago, beste eskualde guztietara hedatu daitekeena. Honela, Lea-Artibaik bere kalitate marka propioa sortu lezake, bere sare propioa eraikiz, durangaldeak berdina egin lezake, eta honela inguruko eskualde guztiek sistema alternatiboak martxan jarriz gero, gaur egun bizi dugun "krisi" egoera honi aurre egingo genioke, ingurugiroari kalterik egin gabe eta beti ordaintzen duen jende berak ordaindu gabe. Askotan konturatzen ez garen arren geure esku baitago etorkizuna kolorez edo zuri-beltzean margoztea, geure esku dago mundu berri bat eraikitzeko bidean lehen pausoak ematea.
Bukatzeko aipatu beharra dago, sortutako sare honek finkatuko duela Muruetan proposatuko dugun eraikinaren "forma" eta nondik norakoa, beharrizanen arabera moldatu eta hedatzen den sistema sozio-ekonomiko baten barruan, beharrizanen arabera moldatu eta hedatzen den eraikuntza sistema ezinbestekoa baita!

martes, 23 de noviembre de 2010

Kostalde ustiapenak

Kostalde eremuko esplotazio ezberdinak gauzatu dira historian zehar leku ezberdinetan, emaitza ezberdinak lortuz.
_HOLANDA_
Holandako ekonomiaren alde garrantzitsu bat polderrak dira. Holandako lurralde parte handi bat zero kotatik behera dago, eta beste lurralde gehiena kota oso baxuetan dago. Beraz, euren ekonomi estrategien ardatza beti ura izango da.
Polder hitza Holandatik dator, eta itsasoari irabazitako lur eremuak definitzeko erabiltzen da.
Polderren teknikak XII.mendean erabiltzen hasi ziren. Bertan, nekazaritza landaketak egiten ziren, irabazitako lur horietan ustiapen bat lortzeko.
Polderren teknika: itsasoko ur eremu bat dikeen bitartez banatzea. Lehortzeko ponpaketa sistema bat erabiltzen da, itsasorantz. Gainera, drenai eta kanal sistema bat antolatu behar da, euri urak bideratzeko.
Sistema honek paisai geometriko bat antolatzen du.
Oso ezagunak dira errota asko dituzten Holandako paisaiak. Errota horiek ponpaketa sistema osatzen zuten, eta airearen bidez ura mugiarazten zuten.
Lehortu eta itsasoari kendutako eremu horietan nekazaritza, industria eta portuekin erlazionatutako ekintzak burutu dira, kostalde ustiapena lortuz.   
 _GUADALQUIVIR_
Guadalquivirreko marismak ere ustiatuak daude.
XIX.mendean ustiatzen hasi zituzten marismak. Ibaiaren eskumaldea bere egoera naturalean mantendu da, eta ustiapen eremua ezkerraldekoa izan da.
Eremu horren egokitzapenerako dike bat eraiki behar izan zuten kultiborako gunea eta Guadiamar ibaiko urak banatzeko, nekazal guneetan uholdeak ekiditeko.
_abeltzaintza_ abeltzaintzako gunea izan da hori, baina gaur egun kopurua asko murriztu da, nekazal gunek azalera handia hartzen baitute.
_arrantza_gaur egun oso gutxi burutzen da.
_arroza_gaur egun eskualdeko ekonomiaren arlorik garrantzitsuena da. Haren azalera 28000 hektareakoa da.

_ONDORIOAK_
Urdaibaiko analisi ekonomikoa eta baliabideak aztertuta, kasu hauekin zerikusia duen zerbait plantea daitekeela dirudi.
Urdaibaiko ekonomia bultzatu dezakeen kultibo batzuk planteatu daitezke, horretarako, alga mota ezberdin asko daude, erabilera ezberdinetarako bideratuak. Adibidez, Salicorniari esker, biodiesela lor daiteke.
"Una empresa argentina utilizará dos cultivos poco conocidos para producir biodiesel de segunda generación en el país. "
Programaren biderapen bat algetan egon daiteke, algen laborategia ezarriz.

Lehen analisiak

Proiektura gerturatu baino lehen Urdaibaiko analisi bazuk:

1_Urdaibaiko ekonomiaren arloan, sektore bakoitzean burutzen diren lanbide ezberdinak




2_Inguruko baliabide naturalak: programan erabili ahalko direnak, bertako gaiak potentziatuz. 


3_Giza baliabideak: lekua baldintzatzen dutenak, bai positiboki eta baita negaitboki ere. Kasu honetan, gehienak garraiobideekin dute zerikusia, eta garrantzia izango dute programan bai materiala eta baita pertsona multzo ezberdinen garraioak burutzeko 



Azken finean, prozesu itxi bat bilatzen da. Ahal den neurrian, bertako material, lanbide, baliabide eta pertsonek partehartuko dutelarik.

lunes, 8 de noviembre de 2010

_Aisialdietako aktibitateentzako eraikuntzak Laidan


Taldeka egindako analisian irisgarritasunaren arazoa sakondu genuen. Horregatik proiektuaren abiapuntuetako bat irisgarritasuna izan da.
_IRISGARRITASUNA_PROPOSAMENA
bultzatu nahi direnak:
_garraio publikoak, gehienbat autobusa
_txirrindulak
_oinezko bideak
_ureko garraioak
murrizteko garraioa:
_kotxea
udan proposatzen dena:
_AUTOBUSek arteaga-laida-laga-ibarrangelua-arteaga
ibilbide itxi eta jarraia egitea. 20 minuturo autobus bat egonik zentzu bakoitzean. Gainera, gernikatik arteagara ailegatuko den beste autobus zerbitzua.
_TXIRRINDULAK bultzatzeko bidegorriak proposatzen dira. Gainera, gernika, arteaga, ibarrangelua, laida eta lagan txirindulak alokatzeko zerbitzua
_OINEZkoentzako parke lineala
gernikatik, herri nagusiak lotuz
_UREKO GARRAIOAK bultzatu ahal den neurrian, ferryaren bidez. Gainera, piraguak alokatzeko guneak ezarri itsasadarraren bi aldeetan
_KOTXEen trafikoa gutxitzeko, zerbitzu publiko hauek kokatuko diren guneetan aparkalekuak proposatu: gernika, arteaga eta ibarrangeluan. Hiru nukleo ezberdinak ezartzean leku ezberdinetatik etorriko den jendeari zerbitzu hobea eskeini
Proposamen honi esker hiru nukleotan eta laida eta lagan garraio posible guztiak erabiltzeko aukera, erabiltzaile bakoitzak komeni zaion konbinazioa aukeratzeko posibilidadea eskeiniz.
neguan, egoera oso ezberdina da, horregatik, autobus bakarreko zerbitzura murriztea proposatzen da, ibilbidea ibarrangeluatik gernikararte luzatuz. Beste zerbitzu guztaik berdin mantenduko dira.
Behin planteamendu hau izanda, naturarekin eta inguruarekin izan beharreko erlazioa aztertu nuen.

_PASEO AZPIAN INTEGRATUTAKO ERAIKINA_
_Urdaibaiko gune naturalean kokatutako Laida hondartzako proiektu batean natura kontuan hartu behar da.
_Proiektu honen ideia nagusia eraikinak paseo azpian integratzeko nahia da.
_MATERIALAK_
_Naturatik hartutako materialez osatutako proiektua: zura eta berdegunea
_Aurretik eta itsasadarraren bestaldetik ikusita zurezko pasaleku bat ikustea.
_Argiztapena goiko luzernarioetatik, aurretik zurezko horma jarraia

_PROZEDURA_
_lehenik bide nagusiak proposatzen dira
_gero bigarren mailakoak, denak lotuz
_sortzen diren guneetan erabilera ezberdink planteatu
_paseo azpian eraikinak kokatu, integratuz, organigrama jarraituz





_FORMA_FUNTZIOA__Oinean bide ezberdinek erabilera ezberdinak eta euren formak finkatu.
_Pasaleku eta bestaldeko aparkaleku eta errepideen arteko muga altuera batean jarritako berdeguneek ezarri.
_Eraikinen estalkia begetala, natura hondartzarantz
hedatuz

 _goiko_bista_

 
_pasaleku_maila_
pasaleku mailan taberna eta jatetxea proposatzen dira. Gainera, igerileku gainean terraza bat planteatzen da, bertan tranpolinak ezartzen dira, pasaleku-taberna-igerilekua erlazioa sortuz.
Bestalde, paseoaren ondoan eta eraikinen gainean lasai egoteko guneak sortzen dira.    
_hondartza_maila_
hondartza mailan, zurezko pasaleku baten bidez komunikatuz, beste erabilerentzako bolumenak planteatu. Eta erdiko gunean kirol gunea, aktibitate horrentzako biltegiaren ondoan.
_EBAKETAK_




_ALTXAERA_
aurretik zurezko horma jarraia ikusi, eraikinak horren atzetik integratuz.


_BOZETOAK_



_MAKETA ARGAZKIAK_

miércoles, 3 de noviembre de 2010

artea_bilbon

Momentu honetan hiru erakusketa interesgarri daude Bilbon.

1_la edad de oro holandesa_guggenheim museoan
'La Edad de Oro de la pintura holandesa y flamenca del Städel Museum' ofrece una magnífica selección de obras maestras provenientes de este museo de Frankfurt, una institución de gran relevancia en Europa que alberga una colección única de la denominada Edad de Oro de la pintura holandesa y flamenca del siglo XVII, la época de mayor hegemonía neerlandesa.
La muestra está compuesta por 130 obras maestras de este período, en su mayoría nunca antes exhibidas en España, que evidencian, en la pintura de historia y en el retrato, así como en el cuadro de género, en los paisajes y en los bodegones, el gusto específico y los ideales particulares de la elite holandesa.
Comisariada por Jochen Sander, subdirector y conservador de pintura alemana, flamenca y holandesa del Städel Museum, la exposición incluye obras maestras de más de 80 artistas, entre los que se encuentran los más relevantes de este período: Jan Vermeer, Rembrandt, Frans Hals, Peter Paul Rubens, los Brueghel, Jordaens y Teniers, Gerard ter Borch, Jan Steen, Jan van Goyen, Cornelis de Heem, Karel van Mander, Dirck van Baburen, Abraham Mignon o Adriaen Brouwer, entre otros.

2_de la arquitectura a la naturaleza_ Jesus Mari Lazkano_arte ederretako museoan
Jesus Mari Lazkano (Bergara, Guipúzcoa, 1960) estudió en la Facultad de Bellas Artes de Bilbao, de la que es profesor, y comenzó su carrera artística a principios de la década de los ochenta. Técnicamente, su pintura se resuelve de forma lenta y minuciosa, con un virtuosismo que persigue una realidad casi fotográfica.
Sus representaciones de base hiperrealista evocan la tradición del romanticismo y el espíritu surrealista, al tiempo que muestran la sensibilidad del pintor hacia los valores plásticos de la arquitectura y el paisaje, con los que propone un sutil juego conceptual entre la representación y la realidad.
La exposición plantea una revisión de su trayectoria a través de 82 cuadros de mediano y gran formato junto a una selección de dibujos, articulados en ámbitos diferenciados, desde el interés por la arquitectura y la ciudad (vestigios de la Roma imperial, sky-line de Nueva York y edificaciones de Mies van der Rohe o Frank Lloyd Wright) hasta los distantes paisajes imaginarios en los que la naturaleza adquiere mayor protagonismo.
Además, se presentará un conjunto inédito de obras pintadas ex profeso para la exposición que tienen el Museo de Bellas Artes de Bilbao y sus espacios como tema principal.
Gainera, igandeetan gidatutako bisitak daude.


3_Alvaro Sizaren maketa eta marrazkiak_EHUko paraninfo berrian
EHUko eraikin berria egin du Alvaro Sizak eta horri esker azaroaren 21erarte egongo da Bilbon arkitektoaren maketa eta marrazkien erakusketa.
Con motivo de la cesión del inmueble a la UPV-EHU, BBK ha organizado una muestra de dibujos, diseños y maqueta de Alvaro Joaquin de Melo Siza, que recorre el proceso de creación del edificio. La exposición se puede visitar hasta el 21 de noviembre en cuatro diferentes Salas de Exposiciones.

 

lunes, 4 de octubre de 2010

urdaibai_orografiaren eta garraioen analisia

Urdaibairi buruzko azterlan honetan, garraiobideen arloa jorratu dugu ikuspuntu eta alor ezberdinetan sakonduz. gai hau aukeratzearen arrazoia, Urdaibai-en zehar udan ematen diren auto-ilarek, aparkaleku faltak, trafiko istripuek,.. sorturiko arazoiei arrazoi bat ematea da, hemendik abiatuz arazoak konpondu eta egoera hobetzeko.
Honetarako, gunearen azterketa orografikoa egin dugu, honek garraiobideengan izan ditzaken eragin positibo zein negatiboak baloratu eta lantzeko. Honez gain, mareen nondik-norakoa ere aztertu dugu, itsaso bidezko garraioak eskeintzen dituen aukerak ulertzeko.
lehen pauso honetatik abiatuz, erepide eta itsaso bidezko garraioen azterlan xehetua egin dugu, geure esperientziaz baliatuz, ibilbidean murgilduz neurketa, eta sentsazio ezberdinak pilatuz.
Lanketa honen fruitua dira planoetan ikus daitezkeen denbora-erradioak, auto fluxu neurketak,herrien arteko auto bidezko distantzia neurketak,.

Lan guzti honen ostean hainbat ondorio garbi atera ahal izan ditugu:

-          Orografiak garraiobideetan duen eragina oso nabaria da, lehen zein bigarren mailako bide guztiak malda aldaketa eta ur mailaren arabera egituratzen baitira.
-          Argi ikus daiteke, Laida eta Lagara heltzen diren bideak ez direla gai udan jasaten duten jende jarioari erantzuteko, bertan auto ilara luzeak, aparkatzeko arazo handiak, eta etengabeko arazoak sortzen dituztelarik.
-          Urdaibai ingurune naturaltzat hartzen den arren, udan erakusten duen irudiak ez du naturaltasun idiliko horrekin zerikusirik. Etengabeko auto zaparradak, hondartzen masifikazioak eta inguruko herrien betetzeak, guztiz kontrako irudia erakusten digu.
-          Trenaren erabilera azterturik, jendeak ia ez duela erabiltzen ikusita, bere erabilera eta izaera aldatzea ez litzateke batere txarra izango, eguneroko erabilerarako trena izatetik, tren turistiko izatera pasaz.
-          Ekialdeko eta mendebaldeko ur-hertzak itsasoz lotzeko proposamena interesgarria izan daitekeen arren, Laidako hondartzatik hegoalderako herrien arteko lotura egitea ezinezkoa izango litzateke, ureran maila ez baita behar bezain handia.

domingo, 3 de octubre de 2010

Paisaia ideia gisa

Koldo Mitxelenako erakusketan hogei artisten lanak aurkezten ziren, denek paisaia erabiltzen dute tresna gisa haien artelanak sortzeko.
Artelanetan ingurumenaren eta ekologiaren garrantzi eta defentsa ikusten da. 
Helen Meyer Harrison etaNewton Harrisonek, adibidez, ekologiaren defentsa egin zuten, etorkizuna aurreikusiz eta eztabaida publikoa sortuz. 

Richard Long Land Art-aren barruan kokatutako artista da. Bere metodoa ibiltze teknika da, ez du paisaia aldatu nahi, bere helburua bere aztarna uztea da. 1967an bidaiatu zuen eta paisaia natural ezberdinetan osagai naturalak erabiliz forma geometriko sinpleak egin zituen eta ondoren argazkiak egin.

miércoles, 29 de septiembre de 2010

Kurtso honetarako espektatibak

Urtero bezala gogotsu hasten dugu kurtso berria, proiektu eta planteamendu berriak azaltzen dizkigutelako. Kurtso honetan espero dut gogo horiek denborarekin ez galtzea.

Aurtengo proposamenak ezberdinak dira, askeagoak. Horrek aukera ematen digu ideia berriak garatzeko.

Lekuaren hautaketa ere nahiko ezberdina da, naturarekin oso lotua dagoena. Horregatik espero dut kurtso honetan gure proiektuen eta naturaren arteko erlazio egokiena aurkitzen ikastea.

Orokorrean, hiru urte hauetan ikasitakoa erabiltzea eta aldi berean arlo berriak garatzea nahi dut,beti ere, hasierako gogo horiek galdu barik.