lunes, 4 de octubre de 2010

urdaibai_orografiaren eta garraioen analisia

Urdaibairi buruzko azterlan honetan, garraiobideen arloa jorratu dugu ikuspuntu eta alor ezberdinetan sakonduz. gai hau aukeratzearen arrazoia, Urdaibai-en zehar udan ematen diren auto-ilarek, aparkaleku faltak, trafiko istripuek,.. sorturiko arazoiei arrazoi bat ematea da, hemendik abiatuz arazoak konpondu eta egoera hobetzeko.
Honetarako, gunearen azterketa orografikoa egin dugu, honek garraiobideengan izan ditzaken eragin positibo zein negatiboak baloratu eta lantzeko. Honez gain, mareen nondik-norakoa ere aztertu dugu, itsaso bidezko garraioak eskeintzen dituen aukerak ulertzeko.
lehen pauso honetatik abiatuz, erepide eta itsaso bidezko garraioen azterlan xehetua egin dugu, geure esperientziaz baliatuz, ibilbidean murgilduz neurketa, eta sentsazio ezberdinak pilatuz.
Lanketa honen fruitua dira planoetan ikus daitezkeen denbora-erradioak, auto fluxu neurketak,herrien arteko auto bidezko distantzia neurketak,.

Lan guzti honen ostean hainbat ondorio garbi atera ahal izan ditugu:

-          Orografiak garraiobideetan duen eragina oso nabaria da, lehen zein bigarren mailako bide guztiak malda aldaketa eta ur mailaren arabera egituratzen baitira.
-          Argi ikus daiteke, Laida eta Lagara heltzen diren bideak ez direla gai udan jasaten duten jende jarioari erantzuteko, bertan auto ilara luzeak, aparkatzeko arazo handiak, eta etengabeko arazoak sortzen dituztelarik.
-          Urdaibai ingurune naturaltzat hartzen den arren, udan erakusten duen irudiak ez du naturaltasun idiliko horrekin zerikusirik. Etengabeko auto zaparradak, hondartzen masifikazioak eta inguruko herrien betetzeak, guztiz kontrako irudia erakusten digu.
-          Trenaren erabilera azterturik, jendeak ia ez duela erabiltzen ikusita, bere erabilera eta izaera aldatzea ez litzateke batere txarra izango, eguneroko erabilerarako trena izatetik, tren turistiko izatera pasaz.
-          Ekialdeko eta mendebaldeko ur-hertzak itsasoz lotzeko proposamena interesgarria izan daitekeen arren, Laidako hondartzatik hegoalderako herrien arteko lotura egitea ezinezkoa izango litzateke, ureran maila ez baita behar bezain handia.

domingo, 3 de octubre de 2010

Paisaia ideia gisa

Koldo Mitxelenako erakusketan hogei artisten lanak aurkezten ziren, denek paisaia erabiltzen dute tresna gisa haien artelanak sortzeko.
Artelanetan ingurumenaren eta ekologiaren garrantzi eta defentsa ikusten da. 
Helen Meyer Harrison etaNewton Harrisonek, adibidez, ekologiaren defentsa egin zuten, etorkizuna aurreikusiz eta eztabaida publikoa sortuz. 

Richard Long Land Art-aren barruan kokatutako artista da. Bere metodoa ibiltze teknika da, ez du paisaia aldatu nahi, bere helburua bere aztarna uztea da. 1967an bidaiatu zuen eta paisaia natural ezberdinetan osagai naturalak erabiliz forma geometriko sinpleak egin zituen eta ondoren argazkiak egin.