lunes, 20 de diciembre de 2010

_PROIEKTUA LANTZEN_

_ABIAPUNTUAK_PROGRAMA_ERAIKITZE SISTEMA_

Behin estrategia ekonomikoa garatua izanda, Muruetako gunean koordinazio zentrua, gune turistikoa eta irakaskuntzari bideratutako guneak kokatuko dira. 

_ABIAPUNTUAK_
Lehendabizi, gune ezberdinak babesteko eraikitze sistema pentsatzeko zenbait abiapuntu izan behar dira kontuan proiektuaren helburu bioklimatiko eta malgua lortu ahal izateko.

Lehen puntua eta garrantzitsuena bioeraikuntza bat izatea eta aldi berean malgua eta moldagarria. Bi helburu horiek bete ahal zituzten eraikuntza mota ezberdinak aztertuta bioerakuntza modularra egitea erabaki nuen. Modularra izateak malgutasuna ematen dio proiektuari, momentu ezberdinetan gune ezberdinetan behar den azalera ezberdinak lortuz.
Bigarren puntua, lehenbizikoarekin lotua dagoena, ahalik eta zimentazio gutxien egitea izan zen. Horretarako, aurretik zegoen zimentazioa berrerabili dezakegu. Bestalde, modulo bakoitzak bere zimentazioa ez izateko, modulo guztiak lurretik altxatuta dagoen plataforma baten gainean ezarriko ziren, bertatik gune ezberdinen arteko komunikabideak eginez. Bide horiek begetazio bidez estali eta babestuko ziren.



_PROGRAMA_
Bioeraikuntza modularrari esker programa malgua izatea posiblea da, horregatik urtaroaren arabera moduloen kokapena aldatuko zen, baina gune ezberdinak matenduko ziren.


_BOZETOAK_









_MODULOAK_
Moduloen forma eta diseinu eskematikoa. Azken irudian ikusten den bezala, bi moduloen eta euren arteko pasarelaren arteko erlazioa.




_MODULOEN KOKAPEN ADIBIDEA_
Moduloen kokapena moldagarria denez, urteko momentuaren arabera aldatuko da, tailer edo ikasgelei azalera gehiago emanez, edota, landa lurrak azalera gehiago hartzeko.


_LAMINA_

domingo, 12 de diciembre de 2010

_ESTRATEGIA EKONOMIKO ALTERNATIBOA_

EGOERARI BUELTA EMAN...
Urdaibaik bizi duen egoera ikusita, bertako gazteriaren lan falta, pasibotasuna, eta beste eskualde batzuetara lan egiten joan beharra kontutan harturik, oso beharrezkoa iruditzen zaigu Muruetako proiektua eraikin huts bat izatetik haratago, Urdaibairen biriki edo motore bilakatzea. Honetarako proiektu hau Urdaibai guztirako baliogarria izango den plan estrategiko baten barnean sartzea izango litzatekeela egokiena iruditzen zaigu, gaur egongo sasi-ekologismotik haratago joango den plan sozio-ekonomiko berri eta alternatibo baten barruan sartzea alegia. Ideia, Urdaibaiko gazteriak bertan lan egin ahal izatea da, gazteongan ikusten baitugu datozen urteotan eskualde honek har dezakeen bilakaera.

Natura eta baliabideen gestio eta tratamenduen inguruko azterlan sakon baten ostean, eta sistema sozio -ekonomiko autogestionatu eta autosufiziente ugariren inguruan informazioa batuta, sistema berri eta aurrerakoi baten bila hasi ginen proposamen honetara iritsi ginen arte.
Proposamenaren funtsa, Urdaibairen baliabide natural eta industrialen ustiapenaren optimizazioan datza. Historian zehar eskualdean egon den aktibitatearen berreskurapen eta moldaketa izango da honetarako bidea, gune natural berriak kolonizatu beharrean, lehen kolonizatuak edo esplotatuak zeuden guneak berrerabiliz, honetarako gaur egungo baliabide eta sistemak erabiliko ditugun heinean. Erabiliko diren ekoizpen sistema guztien ardatza, naturan ahalik eta inpakto gutxien izatea izango da, bertako produktuak bertan ekoiztuko direlarik, honela garraio gastuak ere deuseztuz.

ESTRATEGIA
KALITATE MARKA BATEN SORRERA      
-Eusko Labelen antzera, Urdaibairen izena eramango duen marka edo kalitate kualifikatzaile “ekologiko” baten sorrera

     1-Markaren gestio zentrua Muruetako proiektua.
             -Ekologismoaren inguruko tailer ezberdinak, bulego zentralak , lurren banatze gestioa,...
                      -KATALIZADORE NAGUSIA

     2-Asanblada bidezko gune ezberdinen gestio zentruak. Gune ezberdinen bigarren mailako gestioa, tokian-tokiko gestioa. Eraikinen berrerabilpena+ eraikin berrien sorrera.
                      -KATALIZADORE SEKUNDARIOAK

      3-Lurren banaketa ez berdina. Jabego pribatuko lurretan ekoiztutakoa zein jabego publikoko lurretan ekoiztu takoaren erabilera. Lur publikoak gazteentzako kontsezio bidez banatu, esplotazio txikiak sortuz.
                      -EKOIZPEN GUNEAK

      4-Gernika eta Bermeoko azoken erabilera eta indartzea, puntu estrategikoa.


                      -SALMENTA PUNTU NAGUSIAK


EKOIZPEN PUNTU NAGUSIAK

Lehenago eginiko azterketaren bidez, historian zehar ekoizpen mota ezberdinetarako erabilitako lur-sailak berrerabiltzea da helburua, gaur egun erabilerarik ez duten eraikin zaharrak berriztuz, "bio-eraikin" berriak sortuz, bertan behera utzitako ekoizpen motak indartuz,... Plano honetan erabilera ezberdinetarako erabil daitezkeen gune eta eraikin ezberdinak finkatzen dira, Urdaibairi bizia emango dioten lanerako guneak alegia.
Jabego pribatu zein publikoko lurrak izan daitezke, jabego publikokoak direnean kontsezio bidez gazteei edo eskatzen duen pertsonari utziko zaizkio, jabego pribatukoak direnean jabearen esku egongo da Urdaibairen kalitate seinuaren sistemarekin bat egitea edo ez. Honela lurren errendimendu askoz ere handiagoa bermatzen da, Urdaibairi bizia ematen zaion heinean.



2. MAILAKO KATALIZADOREAK

Lehenengo planoan azaldutako ekoizpen puntuen gestioa, 2. mailako katalizadoreen bidez egingo da. Katalizadore hauek herri eta auzo ezberdinetan kokatzen dira, eta beraien inguruko ekoizpen puntuen gestioa egiteaz gain, lurren kontsezioen, produktuaren biltzearen, asanbladen sorreren,.. inguruko hainbat ardura ere izango dituzte. Katalizadore hauen arteko talde lana bermatuko duen zentru nagusia  gure muruetako proiektua izango da, honela mailaz- mailako sistema sozio-ekonomikoa sortuz.
Aipatu bezala, erabakiak asanblada ireki bidez hartuko dira, inor-inoren gainetik egon gabe. Hala eta guztiz, ezinbestekoa izango da administrazioaz arduratuko den norbait egotea, asanblada bidez hartutako erabakiak batu eta Muruetako gestio zentrura helarazteko lana izango duena. Honela, lehenengo sektorean lana sortzeaz gain, lan administratiboa eta hezkuntza lana ere sortuko ditugu, zirkulu itxi bat sortuz.
Aipatzeko da, bigarren mailako katalizadore hauen eraikinak, eraikin zaharrak berriztuz edo Muruetako proiektuan sortutako eraikuntza sistema beraz eraikiko direla, honela inguruari ahalik eta kalte gutxien eginez.




EKOIZPEN PUNTUEN ETA BIGARREN MAILAKO KATALIZADOREEN ARTEKO HARREMANA

 

Esan bezala inguruko ekoizpen puntuen gestioa auzo eta herrietan era estrategikoan kokatutako katalizadoreen bidez egingo da. Hurrengo pausoan ikusi dugun moduan, gestio zentru hauen arteko lana bateratzeko bidean, Muruetako katalizadore nagusia izango dugu.

GESTIO ZENTRUEN ARTEKO HARREMANA


Irudian ikus daitekeen moduan, Muruetako proiektuak izugarrizko garrantzia izango du Urdaibairen sistema sozio-ekonomiko berrian, gestio zentru nagusia izateaz gain, produktuen erakuslehio, ekoizpen mota ezberdinen hezkuntza zentru,... ere izango baita. Gainera, produktua saltzeko puntu garrantzitsuenen eta ekoizleen arteko zubi lana ere egingo du zentruak, honela ekoizle txikiari izugarrizko erraztasunak emanez.
Lehenengo mailako salmenta puntu garrantzitsu moduan Gernika eta Bermeoko azokak har genitzake, azoka hauen indartzeak produktuaren esportaziorako izugarrizko garrantzia izan baitezake, Euskal Herri mailako erakuslehio bilakatu baitaitezke.

MAILA GUZTIEN BATURA, SAREAREN OSOTASUNA


Ikus daiteken moduan, fraktal bat bailitzen hedatzen den sistema sozio-ekonomikoa da proposatzen duguna, Urdaibairen mugetatik haratago, beste eskualde guztietara hedatu daitekeena. Honela, Lea-Artibaik bere kalitate marka propioa sortu lezake, bere sare propioa eraikiz, durangaldeak berdina egin lezake, eta honela inguruko eskualde guztiek sistema alternatiboak martxan jarriz gero, gaur egun bizi dugun "krisi" egoera honi aurre egingo genioke, ingurugiroari kalterik egin gabe eta beti ordaintzen duen jende berak ordaindu gabe. Askotan konturatzen ez garen arren geure esku baitago etorkizuna kolorez edo zuri-beltzean margoztea, geure esku dago mundu berri bat eraikitzeko bidean lehen pausoak ematea.
Bukatzeko aipatu beharra dago, sortutako sare honek finkatuko duela Muruetan proposatuko dugun eraikinaren "forma" eta nondik norakoa, beharrizanen arabera moldatu eta hedatzen den sistema sozio-ekonomiko baten barruan, beharrizanen arabera moldatu eta hedatzen den eraikuntza sistema ezinbestekoa baita!