lunes, 7 de marzo de 2011

_EREÑOKO_EGITURA_BIDERATZAILEA_



Harrobiaren izaera indartsua ikusita,gunea atontzeko minimoa planteatu da, bere izaera mantendu ahal izateko.

Gunearen hobetzeko punturik garrantzitsuena irisgarritasuna litzateke.
Bertan jarduera ezberdinak garatzeko bi jarduera-mota ezberdin ikusten ditut, gune ezberdinetan gauzatuko zirenak:

_PLATAFORMA AKTIBOAK:
 Gune babestuagoetan dauden plataformek jarduera aktiboak gauzatzeko aukera ematen dute.
Kota baxuagoetan daude eta azalera handiagoa dute, beraz, arrisku gutxien duten guneak dira.

_PLATAFORMA PASIBOAK_
Kota altuagoetan kokatzen diren guneak dira hauek, gune arriskutsuenak dira.
Guneen izaera aztertuta, jarduera pasiboagoak gauzatzeko egokiagoak dira, besteak beste, ikuskizunak ikusi ahal izateko gradak kokatzeko gunea, miradore guneak, egoteko gune lasaiagoak...

_IRISGARRITASUNA:
Irisgarritasunaren arazoa konpontzeko igogailu eta pasarelen bidezko bide peatonalak plateatzen dira.
Igogailuaren egitura arina harrobiaren masa pisutsuaren kontrastea eginez. Egitura hau gune batzuetan apoitauko da harrobian, eragin handirik sortu gabe. Egitura hori bideratzailea izango da, eta aldi berean, funtzio ezberdinak gauzatzeko beharrezkoak diren eraikinak egongo dira bertan. Hau da, egitura autoportantea, bideratzailea eta funtzioanitza izango da.

Beraz, izaera ezberdineko plataformen elkarlana bultzatuz, plataforma horietara ailegatzeko egitura eta bertan kokatuko diren funtzio ezberdineko eraikin gutxiren bidez harrobia atontzea plateatzen da.

_EGITURA BIDERATZAILE ETA FUNTZIOANITZA:

_EKINTZA PASIBO ETA AKTIBOAK ETA PLATAFORMEN ARTEKO ELKARLANA BULTZATU:

_GOIKO BISTA ETA EGITURAREN KOTA GARRANTZITSUENEN OINAK ETA TIPOLOGIAK:

_ALTXAERA_EGITURA KOTA EZBERDINETAKO ERAIKIN ETA PLATAFORMETARA BIDERATU:


_EBAKETAK:
_MARRAZKI ETA FOTOMUNTAI BATZUK, IKUSPEGI EZBERDINAK IKUSTEKO: