miércoles, 23 de febrero de 2011

_PLATAFORMA AKTIBO_PASIBOEN ELKARLANA_

Harrobiaren izaera indartsua ikusita, berez erakargarria dela iruditzen zait. Hori dela eta, gunea atontzeko askorik behar ez dela iruditzen zait, bere izaera mantendu ahal izateko.
Gunearen hobetzeko punturik garrantzitsuena irisgarritasuna litzateke.
Bertan jarduera ezberdinak garatzeko bi jarduera-mota ezberdin ikusten ditut, gune ezberdinetan gauzatuko zirenak:

_PLATAFORMA AKTIBOAK:
 Gune babestuagoetan dauden plataformek jarduera aktiboak gauzatzeko aukera ematen dute.
Kota baxuagoetan daude eta azalera handiagoa dute, beraz, arrisku gutxien duten guneak dira.
Hauen izaeragatik egokiagoak dira jarduera aktiboetarako: kontzertu gunea, eszenatokia eta ikusleen plataforma handia, kirol jarduerak garatzeko...

_PLATAFORMA PASIBOAK_
Kota altuagoetan kokatzen diren guneak dira hauek. Gainera, estuagoak diren gune lauetan kokatzen dira, beraz, gune arriskutsuenak dira.
Guneen izaera aztertuta, jarduera pasiboagoak gauzatzeko egokiagoak dira, besteak beste, ikuskizunak ikusi ahal izateko gradak kokatzeko gunea, miradore guneak, egoteko gune lasaiagoak...
Gune hauek gaienra izango ziren irisgarritasun arazoa izango zutenak eta beraz, atondu beharrekoak.


_IRISGARRITASUNA:
Irisgarritasunaren arazoa konpontzeko igogailu eta pasarelen bidezko bide peatonalak plateatzen dira.
Igogailuaren egitura arina harrobiaren masa pisutsuaren kontrastea eginez.
Korten altzairuzko pasarelen bidez plataformetara ailegatzeko bideak izango ziren.

Beraz, izaera ezberdineko plataformen elkarlana bultzatuz, plataforma horietara ailegatzeko pasarela eta igogailu eta funtzio ezberdineko eraikin gutxiren bidez harrobia atontzea plateatzen da.  



lunes, 7 de febrero de 2011

_URDAIBAIKO KOORDINAZIO ZENTRU ETA ESKOLA AUTOSUFIZIENTEA_


Proiektuaren izaera ikusita, gunearen izaera ekologikoa lortu ahal izateko, analisi ekonomikoen ostean, estrategia ekonomiko alternatibo bat proposatu genuen, estrategia honen ondorioz, gune autosufizienten eta autogestionatua lortuko genuke.
Beraz, proiektuaren ezaugarri nagusiak autosufizientzia, autogestioa, bioeraikuntza eta malgutasuna izango ziren.

Estrategia ekonomiko honen koordinazio zentrua gure proiektuko gunean kokatuko litzateke. Gune honetan koordinatzeko bulegoak eta baita ere ekonomia berri honen ekintza nagusien eskolak emango ziren.  


Proiektuaren izaera ekologikoarekin jarraituz, lehen erabaki garrantzitsua aurretik egindako zimentazioaren berrerabilpena bultzatzea izan zen. Gainera, planteatu beharreko eraikinak lurzorua ahalik eta gutxien ikutzea nahi nuen.
Beraz, lurzorua ahalik eta gutxien eraldatzeko, plataforma baten gainean ezarritako moduloak erabili nahi izan ditut. Gainera, plataforma hori berrerabilotzako zimenduen gainean kokatuko nuen. Aipatutako plataformak izaera arautzaile eta zerbitzaulea du; moduluen kokapen ezberdinak finkatzen ditu, railen bidez eraikuntza malgu bat lortzen den bitartean. 
Aldi berean, plataformak zoru teknikoaren bidez, beharrezkoak diren hornidurak eskeintzen ditu.
Azken finean, plataforma arautzaile eta zerbitzaile hau proiektuaren funtsezko pieza da; lurzoruaren eta proiektuaren eraikinen arteko lotura bakarra izango baita eta honen arabera finkatuko direlako proiektuaren baldintza guztiak:
  1_Lurzorua ahalik eta gutxien ikutzea eta aurreko zimenduak    berrerabiltzea

  2_Norabide nagusiak: trenak markatutako ardatzak eta aurreko zimenduen norabide ortogonalek osatzen dute proiektuaren norabide nagusiak
  3_Lurzoruarekiko erlazioa: plataforma zutabeen gainean dago kokatua, lurzorua ahalik eta gutxien ikutzeko. Baina lurzoru eta plataformaren arteko erlazioa estutzeko plataformaren ertzeetan lurzorua igotzen da, trantsizioa bigunduz.
  4_Trama: plataformak modulo ezberdinen kokapena arautzen du. Moduloen kokapena ahalik eta malguena izateko, trama bat panteatu da. 
  5_Tramaren malgutasuna: trama horretan moduloak bai bertikalki eta baita horizontalki ere koka daitezke, rail batzuen bidez, geometrikoki posizio ezberdinak ahalbidetzeko.
  6_Zerbitzuak: plataformaren izaera zerbitzaria burutu ahal izateko, zoru tekniko bat planteatzen da; sistema hau delako lortu nahi den malgutasunerako egokiena.
  7_Hazkundea: Tramen arteko hazkunde posiblea ere izan da kontuan. Trama bat bestearen ondoan ez kokatzea beste erabaki garrantzitsu bat izan da, tramen arteko railik gabeko gune horietan ez dago posibiltaterik moduloak jartzeko, gune horietan espazio librea beti egongo dela ziurtatuz. Dena dela, tramen alde batetik, hazkunde posible bat mantendua da, bi tramen arteko lotura estuagoa ahalbidetuz.
  8_Begetazioa: espazio libreentzako aipatutako gune horietan begetazioarentzako gunea planteatu da, plataforman zuloak eginez. Horrela, plataforman barrena sartuko litzateke natura, hauen bi arteko lotura indartuz.
Plataforma arautzaile honek, esan bezala, malgutasun bat eskeintzen du, nahi diren egoera ezberdinak planteatu daitezke sistema honeki: dentsitatea handitu edo txikitu, espazio irekientzako guneak handitu,  lortu nahi den helburuaren arabera bideen norabide ezberdinak planteatu daitezke horrela, adibidez, ibilbide zuzena, edota, zeharkakoa, jendea erakarriz...


Hau horrela izanda, hau litzateke eraikinik gabeko plataformaren goiko bista, bere railek osatutako tramarekin, hazkunde posiblearekin eta begetazioarekin.

Eskolako funtzio ezberdinak ikusita, urteko garai ezberdinetan eskaera ezberdinak izango direla argi dago, beraz, izaera malgu horrek urtaroaren araberako aldaketa horiek ahalbidetzen ditu. Hau izngo zen udarako proposatutako goiko bista eta distribuzio ezberdinak.




Eta bigarren hau litzateke negurako proposatutakoa:





Negu eta udako ebaketa ezberdinen konparaketa:


Plataforma gaineko moduloei dagokionez, garraiorako kontenedore arruntak izango dira, isolamendu eta zurezko lamen bidez egokitutakoak. Kontenedoreen alde bat beso hidraulikoen bidez altxa daiteke, guztiz gardenak diren ate korrederekin itxiz eta espazio publikoan ere egoera ezberdina sortuz.
Kontenedore hauen pilaketa sistema ere, industrializatua dago. Horrela, kontenedoreen berrerabilpena ere bultzatzen da. Azken finean ekologismoaren alderik garrantzitsuena berrerabilpena baita.



Trama baten eta modulo baten maketa eta ideiaren bozeto batzuk:






sábado, 5 de febrero de 2011

_OINARRIZKO_MODULOA_

Plataforma baten gainean moduloak ezarriko dira, rail batzuetan apoiatuta. Ezaugarri hauekin eraikuntza malgu bat lortzen da, beharren arabera aldatu ahal izango dena. Gainera, plataforma ezartzeak lurzorua gutxiago ikutzea ahalbidetzen du. Plataforma hori, modulo guztiei beharrezko zerbitzuak eskeiniko dizkie eta aldi berean euren kokapena eta hazkunde posibleak arautuko ditu.