Proiektuaren izaera ikusita, gunearen izaera ekologikoa lortu ahal izateko, analisi ekonomikoen ostean, estrategia ekonomiko alternatibo bat proposatu genuen, estrategia honen ondorioz, gune autosufizienten eta autogestionatua lortuko genuke.
Beraz, proiektuaren ezaugarri nagusiak autosufizientzia, autogestioa, bioeraikuntza eta malgutasuna izango ziren.
Estrategia ekonomiko honen koordinazio zentrua gure proiektuko gunean kokatuko litzateke. Gune honetan koordinatzeko bulegoak eta baita ere ekonomia berri honen ekintza nagusien eskolak emango ziren.
Proiektuaren izaera ekologikoarekin jarraituz, lehen erabaki garrantzitsua aurretik egindako zimentazioaren berrerabilpena bultzatzea izan zen. Gainera, planteatu beharreko eraikinak lurzorua ahalik eta gutxien ikutzea nahi nuen.
Beraz, lurzorua ahalik eta gutxien eraldatzeko, plataforma baten gainean ezarritako moduloak erabili nahi izan ditut. Gainera, plataforma hori berrerabilotzako zimenduen gainean kokatuko nuen. Aipatutako plataformak izaera arautzaile eta zerbitzaulea du; moduluen kokapen ezberdinak finkatzen ditu, railen bidez eraikuntza malgu bat lortzen den bitartean.
Aldi berean, plataformak zoru teknikoaren bidez, beharrezkoak diren hornidurak eskeintzen ditu.
Azken finean, plataforma arautzaile eta zerbitzaile hau proiektuaren funtsezko pieza da; lurzoruaren eta proiektuaren eraikinen arteko lotura bakarra izango baita eta honen arabera finkatuko direlako proiektuaren baldintza guztiak:
1_Lurzorua ahalik eta gutxien ikutzea eta aurreko zimenduak berrerabiltzea
2_Norabide nagusiak: trenak markatutako ardatzak eta aurreko zimenduen norabide ortogonalek osatzen dute proiektuaren norabide nagusiak
3_Lurzoruarekiko erlazioa: plataforma zutabeen gainean dago kokatua, lurzorua ahalik eta gutxien ikutzeko. Baina lurzoru eta plataformaren arteko erlazioa estutzeko plataformaren ertzeetan lurzorua igotzen da, trantsizioa bigunduz.
4_Trama: plataformak modulo ezberdinen kokapena arautzen du. Moduloen kokapena ahalik eta malguena izateko, trama bat panteatu da.
5_Tramaren malgutasuna: trama horretan moduloak bai bertikalki eta baita horizontalki ere koka daitezke, rail batzuen bidez, geometrikoki posizio ezberdinak ahalbidetzeko.
6_Zerbitzuak: plataformaren izaera zerbitzaria burutu ahal izateko, zoru tekniko bat planteatzen da; sistema hau delako lortu nahi den malgutasunerako egokiena.
6_Zerbitzuak: plataformaren izaera zerbitzaria burutu ahal izateko, zoru tekniko bat planteatzen da; sistema hau delako lortu nahi den malgutasunerako egokiena.
7_Hazkundea: Tramen arteko hazkunde posiblea ere izan da kontuan. Trama bat bestearen ondoan ez kokatzea beste erabaki garrantzitsu bat izan da, tramen arteko railik gabeko gune horietan ez dago posibiltaterik moduloak jartzeko, gune horietan espazio librea beti egongo dela ziurtatuz. Dena dela, tramen alde batetik, hazkunde posible bat mantendua da, bi tramen arteko lotura estuagoa ahalbidetuz.
8_Begetazioa: espazio libreentzako aipatutako gune horietan begetazioarentzako gunea planteatu da, plataforman zuloak eginez. Horrela, plataforman barrena sartuko litzateke natura, hauen bi arteko lotura indartuz.
Plataforma gaineko moduloei dagokionez, garraiorako kontenedore arruntak izango dira, isolamendu eta zurezko lamen bidez egokitutakoak. Kontenedoreen alde bat beso hidraulikoen bidez altxa daiteke, guztiz gardenak diren ate korrederekin itxiz eta espazio publikoan ere egoera ezberdina sortuz.
Plataforma arautzaile honek, esan bezala, malgutasun bat eskeintzen du, nahi diren egoera ezberdinak planteatu daitezke sistema honeki: dentsitatea handitu edo txikitu, espazio irekientzako guneak handitu, lortu nahi den helburuaren arabera bideen norabide ezberdinak planteatu daitezke horrela, adibidez, ibilbide zuzena, edota, zeharkakoa, jendea erakarriz...
Hau horrela izanda, hau litzateke eraikinik gabeko plataformaren goiko bista, bere railek osatutako tramarekin, hazkunde posiblearekin eta begetazioarekin.
Eskolako funtzio ezberdinak ikusita, urteko garai ezberdinetan eskaera ezberdinak izango direla argi dago, beraz, izaera malgu horrek urtaroaren araberako aldaketa horiek ahalbidetzen ditu. Hau izngo zen udarako proposatutako goiko bista eta distribuzio ezberdinak.
Eta bigarren hau litzateke negurako proposatutakoa:
Negu eta udako ebaketa ezberdinen konparaketa:
Kontenedore hauen pilaketa sistema ere, industrializatua dago. Horrela, kontenedoreen berrerabilpena ere bultzatzen da. Azken finean ekologismoaren alderik garrantzitsuena berrerabilpena baita.
Trama baten eta modulo baten maketa eta ideiaren bozeto batzuk:
No hay comentarios:
Publicar un comentario