miércoles, 23 de febrero de 2011

_PLATAFORMA AKTIBO_PASIBOEN ELKARLANA_

Harrobiaren izaera indartsua ikusita, berez erakargarria dela iruditzen zait. Hori dela eta, gunea atontzeko askorik behar ez dela iruditzen zait, bere izaera mantendu ahal izateko.
Gunearen hobetzeko punturik garrantzitsuena irisgarritasuna litzateke.
Bertan jarduera ezberdinak garatzeko bi jarduera-mota ezberdin ikusten ditut, gune ezberdinetan gauzatuko zirenak:

_PLATAFORMA AKTIBOAK:
 Gune babestuagoetan dauden plataformek jarduera aktiboak gauzatzeko aukera ematen dute.
Kota baxuagoetan daude eta azalera handiagoa dute, beraz, arrisku gutxien duten guneak dira.
Hauen izaeragatik egokiagoak dira jarduera aktiboetarako: kontzertu gunea, eszenatokia eta ikusleen plataforma handia, kirol jarduerak garatzeko...

_PLATAFORMA PASIBOAK_
Kota altuagoetan kokatzen diren guneak dira hauek. Gainera, estuagoak diren gune lauetan kokatzen dira, beraz, gune arriskutsuenak dira.
Guneen izaera aztertuta, jarduera pasiboagoak gauzatzeko egokiagoak dira, besteak beste, ikuskizunak ikusi ahal izateko gradak kokatzeko gunea, miradore guneak, egoteko gune lasaiagoak...
Gune hauek gaienra izango ziren irisgarritasun arazoa izango zutenak eta beraz, atondu beharrekoak.


_IRISGARRITASUNA:
Irisgarritasunaren arazoa konpontzeko igogailu eta pasarelen bidezko bide peatonalak plateatzen dira.
Igogailuaren egitura arina harrobiaren masa pisutsuaren kontrastea eginez.
Korten altzairuzko pasarelen bidez plataformetara ailegatzeko bideak izango ziren.

Beraz, izaera ezberdineko plataformen elkarlana bultzatuz, plataforma horietara ailegatzeko pasarela eta igogailu eta funtzio ezberdineko eraikin gutxiren bidez harrobia atontzea plateatzen da.  



lunes, 7 de febrero de 2011

_URDAIBAIKO KOORDINAZIO ZENTRU ETA ESKOLA AUTOSUFIZIENTEA_


Proiektuaren izaera ikusita, gunearen izaera ekologikoa lortu ahal izateko, analisi ekonomikoen ostean, estrategia ekonomiko alternatibo bat proposatu genuen, estrategia honen ondorioz, gune autosufizienten eta autogestionatua lortuko genuke.
Beraz, proiektuaren ezaugarri nagusiak autosufizientzia, autogestioa, bioeraikuntza eta malgutasuna izango ziren.

Estrategia ekonomiko honen koordinazio zentrua gure proiektuko gunean kokatuko litzateke. Gune honetan koordinatzeko bulegoak eta baita ere ekonomia berri honen ekintza nagusien eskolak emango ziren.  


Proiektuaren izaera ekologikoarekin jarraituz, lehen erabaki garrantzitsua aurretik egindako zimentazioaren berrerabilpena bultzatzea izan zen. Gainera, planteatu beharreko eraikinak lurzorua ahalik eta gutxien ikutzea nahi nuen.
Beraz, lurzorua ahalik eta gutxien eraldatzeko, plataforma baten gainean ezarritako moduloak erabili nahi izan ditut. Gainera, plataforma hori berrerabilotzako zimenduen gainean kokatuko nuen. Aipatutako plataformak izaera arautzaile eta zerbitzaulea du; moduluen kokapen ezberdinak finkatzen ditu, railen bidez eraikuntza malgu bat lortzen den bitartean. 
Aldi berean, plataformak zoru teknikoaren bidez, beharrezkoak diren hornidurak eskeintzen ditu.
Azken finean, plataforma arautzaile eta zerbitzaile hau proiektuaren funtsezko pieza da; lurzoruaren eta proiektuaren eraikinen arteko lotura bakarra izango baita eta honen arabera finkatuko direlako proiektuaren baldintza guztiak:
  1_Lurzorua ahalik eta gutxien ikutzea eta aurreko zimenduak    berrerabiltzea

  2_Norabide nagusiak: trenak markatutako ardatzak eta aurreko zimenduen norabide ortogonalek osatzen dute proiektuaren norabide nagusiak
  3_Lurzoruarekiko erlazioa: plataforma zutabeen gainean dago kokatua, lurzorua ahalik eta gutxien ikutzeko. Baina lurzoru eta plataformaren arteko erlazioa estutzeko plataformaren ertzeetan lurzorua igotzen da, trantsizioa bigunduz.
  4_Trama: plataformak modulo ezberdinen kokapena arautzen du. Moduloen kokapena ahalik eta malguena izateko, trama bat panteatu da. 
  5_Tramaren malgutasuna: trama horretan moduloak bai bertikalki eta baita horizontalki ere koka daitezke, rail batzuen bidez, geometrikoki posizio ezberdinak ahalbidetzeko.
  6_Zerbitzuak: plataformaren izaera zerbitzaria burutu ahal izateko, zoru tekniko bat planteatzen da; sistema hau delako lortu nahi den malgutasunerako egokiena.
  7_Hazkundea: Tramen arteko hazkunde posiblea ere izan da kontuan. Trama bat bestearen ondoan ez kokatzea beste erabaki garrantzitsu bat izan da, tramen arteko railik gabeko gune horietan ez dago posibiltaterik moduloak jartzeko, gune horietan espazio librea beti egongo dela ziurtatuz. Dena dela, tramen alde batetik, hazkunde posible bat mantendua da, bi tramen arteko lotura estuagoa ahalbidetuz.
  8_Begetazioa: espazio libreentzako aipatutako gune horietan begetazioarentzako gunea planteatu da, plataforman zuloak eginez. Horrela, plataforman barrena sartuko litzateke natura, hauen bi arteko lotura indartuz.
Plataforma arautzaile honek, esan bezala, malgutasun bat eskeintzen du, nahi diren egoera ezberdinak planteatu daitezke sistema honeki: dentsitatea handitu edo txikitu, espazio irekientzako guneak handitu,  lortu nahi den helburuaren arabera bideen norabide ezberdinak planteatu daitezke horrela, adibidez, ibilbide zuzena, edota, zeharkakoa, jendea erakarriz...


Hau horrela izanda, hau litzateke eraikinik gabeko plataformaren goiko bista, bere railek osatutako tramarekin, hazkunde posiblearekin eta begetazioarekin.

Eskolako funtzio ezberdinak ikusita, urteko garai ezberdinetan eskaera ezberdinak izango direla argi dago, beraz, izaera malgu horrek urtaroaren araberako aldaketa horiek ahalbidetzen ditu. Hau izngo zen udarako proposatutako goiko bista eta distribuzio ezberdinak.




Eta bigarren hau litzateke negurako proposatutakoa:





Negu eta udako ebaketa ezberdinen konparaketa:


Plataforma gaineko moduloei dagokionez, garraiorako kontenedore arruntak izango dira, isolamendu eta zurezko lamen bidez egokitutakoak. Kontenedoreen alde bat beso hidraulikoen bidez altxa daiteke, guztiz gardenak diren ate korrederekin itxiz eta espazio publikoan ere egoera ezberdina sortuz.
Kontenedore hauen pilaketa sistema ere, industrializatua dago. Horrela, kontenedoreen berrerabilpena ere bultzatzen da. Azken finean ekologismoaren alderik garrantzitsuena berrerabilpena baita.



Trama baten eta modulo baten maketa eta ideiaren bozeto batzuk:






sábado, 5 de febrero de 2011

_OINARRIZKO_MODULOA_

Plataforma baten gainean moduloak ezarriko dira, rail batzuetan apoiatuta. Ezaugarri hauekin eraikuntza malgu bat lortzen da, beharren arabera aldatu ahal izango dena. Gainera, plataforma ezartzeak lurzorua gutxiago ikutzea ahalbidetzen du. Plataforma hori, modulo guztiei beharrezko zerbitzuak eskeiniko dizkie eta aldi berean euren kokapena eta hazkunde posibleak arautuko ditu.

lunes, 20 de diciembre de 2010

_PROIEKTUA LANTZEN_

_ABIAPUNTUAK_PROGRAMA_ERAIKITZE SISTEMA_

Behin estrategia ekonomikoa garatua izanda, Muruetako gunean koordinazio zentrua, gune turistikoa eta irakaskuntzari bideratutako guneak kokatuko dira. 

_ABIAPUNTUAK_
Lehendabizi, gune ezberdinak babesteko eraikitze sistema pentsatzeko zenbait abiapuntu izan behar dira kontuan proiektuaren helburu bioklimatiko eta malgua lortu ahal izateko.

Lehen puntua eta garrantzitsuena bioeraikuntza bat izatea eta aldi berean malgua eta moldagarria. Bi helburu horiek bete ahal zituzten eraikuntza mota ezberdinak aztertuta bioerakuntza modularra egitea erabaki nuen. Modularra izateak malgutasuna ematen dio proiektuari, momentu ezberdinetan gune ezberdinetan behar den azalera ezberdinak lortuz.
Bigarren puntua, lehenbizikoarekin lotua dagoena, ahalik eta zimentazio gutxien egitea izan zen. Horretarako, aurretik zegoen zimentazioa berrerabili dezakegu. Bestalde, modulo bakoitzak bere zimentazioa ez izateko, modulo guztiak lurretik altxatuta dagoen plataforma baten gainean ezarriko ziren, bertatik gune ezberdinen arteko komunikabideak eginez. Bide horiek begetazio bidez estali eta babestuko ziren.



_PROGRAMA_
Bioeraikuntza modularrari esker programa malgua izatea posiblea da, horregatik urtaroaren arabera moduloen kokapena aldatuko zen, baina gune ezberdinak matenduko ziren.


_BOZETOAK_









_MODULOAK_
Moduloen forma eta diseinu eskematikoa. Azken irudian ikusten den bezala, bi moduloen eta euren arteko pasarelaren arteko erlazioa.




_MODULOEN KOKAPEN ADIBIDEA_
Moduloen kokapena moldagarria denez, urteko momentuaren arabera aldatuko da, tailer edo ikasgelei azalera gehiago emanez, edota, landa lurrak azalera gehiago hartzeko.


_LAMINA_

domingo, 12 de diciembre de 2010

_ESTRATEGIA EKONOMIKO ALTERNATIBOA_

EGOERARI BUELTA EMAN...
Urdaibaik bizi duen egoera ikusita, bertako gazteriaren lan falta, pasibotasuna, eta beste eskualde batzuetara lan egiten joan beharra kontutan harturik, oso beharrezkoa iruditzen zaigu Muruetako proiektua eraikin huts bat izatetik haratago, Urdaibairen biriki edo motore bilakatzea. Honetarako proiektu hau Urdaibai guztirako baliogarria izango den plan estrategiko baten barnean sartzea izango litzatekeela egokiena iruditzen zaigu, gaur egongo sasi-ekologismotik haratago joango den plan sozio-ekonomiko berri eta alternatibo baten barruan sartzea alegia. Ideia, Urdaibaiko gazteriak bertan lan egin ahal izatea da, gazteongan ikusten baitugu datozen urteotan eskualde honek har dezakeen bilakaera.

Natura eta baliabideen gestio eta tratamenduen inguruko azterlan sakon baten ostean, eta sistema sozio -ekonomiko autogestionatu eta autosufiziente ugariren inguruan informazioa batuta, sistema berri eta aurrerakoi baten bila hasi ginen proposamen honetara iritsi ginen arte.
Proposamenaren funtsa, Urdaibairen baliabide natural eta industrialen ustiapenaren optimizazioan datza. Historian zehar eskualdean egon den aktibitatearen berreskurapen eta moldaketa izango da honetarako bidea, gune natural berriak kolonizatu beharrean, lehen kolonizatuak edo esplotatuak zeuden guneak berrerabiliz, honetarako gaur egungo baliabide eta sistemak erabiliko ditugun heinean. Erabiliko diren ekoizpen sistema guztien ardatza, naturan ahalik eta inpakto gutxien izatea izango da, bertako produktuak bertan ekoiztuko direlarik, honela garraio gastuak ere deuseztuz.

ESTRATEGIA
KALITATE MARKA BATEN SORRERA      
-Eusko Labelen antzera, Urdaibairen izena eramango duen marka edo kalitate kualifikatzaile “ekologiko” baten sorrera

     1-Markaren gestio zentrua Muruetako proiektua.
             -Ekologismoaren inguruko tailer ezberdinak, bulego zentralak , lurren banatze gestioa,...
                      -KATALIZADORE NAGUSIA

     2-Asanblada bidezko gune ezberdinen gestio zentruak. Gune ezberdinen bigarren mailako gestioa, tokian-tokiko gestioa. Eraikinen berrerabilpena+ eraikin berrien sorrera.
                      -KATALIZADORE SEKUNDARIOAK

      3-Lurren banaketa ez berdina. Jabego pribatuko lurretan ekoiztutakoa zein jabego publikoko lurretan ekoiztu takoaren erabilera. Lur publikoak gazteentzako kontsezio bidez banatu, esplotazio txikiak sortuz.
                      -EKOIZPEN GUNEAK

      4-Gernika eta Bermeoko azoken erabilera eta indartzea, puntu estrategikoa.


                      -SALMENTA PUNTU NAGUSIAK


EKOIZPEN PUNTU NAGUSIAK

Lehenago eginiko azterketaren bidez, historian zehar ekoizpen mota ezberdinetarako erabilitako lur-sailak berrerabiltzea da helburua, gaur egun erabilerarik ez duten eraikin zaharrak berriztuz, "bio-eraikin" berriak sortuz, bertan behera utzitako ekoizpen motak indartuz,... Plano honetan erabilera ezberdinetarako erabil daitezkeen gune eta eraikin ezberdinak finkatzen dira, Urdaibairi bizia emango dioten lanerako guneak alegia.
Jabego pribatu zein publikoko lurrak izan daitezke, jabego publikokoak direnean kontsezio bidez gazteei edo eskatzen duen pertsonari utziko zaizkio, jabego pribatukoak direnean jabearen esku egongo da Urdaibairen kalitate seinuaren sistemarekin bat egitea edo ez. Honela lurren errendimendu askoz ere handiagoa bermatzen da, Urdaibairi bizia ematen zaion heinean.



2. MAILAKO KATALIZADOREAK

Lehenengo planoan azaldutako ekoizpen puntuen gestioa, 2. mailako katalizadoreen bidez egingo da. Katalizadore hauek herri eta auzo ezberdinetan kokatzen dira, eta beraien inguruko ekoizpen puntuen gestioa egiteaz gain, lurren kontsezioen, produktuaren biltzearen, asanbladen sorreren,.. inguruko hainbat ardura ere izango dituzte. Katalizadore hauen arteko talde lana bermatuko duen zentru nagusia  gure muruetako proiektua izango da, honela mailaz- mailako sistema sozio-ekonomikoa sortuz.
Aipatu bezala, erabakiak asanblada ireki bidez hartuko dira, inor-inoren gainetik egon gabe. Hala eta guztiz, ezinbestekoa izango da administrazioaz arduratuko den norbait egotea, asanblada bidez hartutako erabakiak batu eta Muruetako gestio zentrura helarazteko lana izango duena. Honela, lehenengo sektorean lana sortzeaz gain, lan administratiboa eta hezkuntza lana ere sortuko ditugu, zirkulu itxi bat sortuz.
Aipatzeko da, bigarren mailako katalizadore hauen eraikinak, eraikin zaharrak berriztuz edo Muruetako proiektuan sortutako eraikuntza sistema beraz eraikiko direla, honela inguruari ahalik eta kalte gutxien eginez.




EKOIZPEN PUNTUEN ETA BIGARREN MAILAKO KATALIZADOREEN ARTEKO HARREMANA

 

Esan bezala inguruko ekoizpen puntuen gestioa auzo eta herrietan era estrategikoan kokatutako katalizadoreen bidez egingo da. Hurrengo pausoan ikusi dugun moduan, gestio zentru hauen arteko lana bateratzeko bidean, Muruetako katalizadore nagusia izango dugu.

GESTIO ZENTRUEN ARTEKO HARREMANA


Irudian ikus daitekeen moduan, Muruetako proiektuak izugarrizko garrantzia izango du Urdaibairen sistema sozio-ekonomiko berrian, gestio zentru nagusia izateaz gain, produktuen erakuslehio, ekoizpen mota ezberdinen hezkuntza zentru,... ere izango baita. Gainera, produktua saltzeko puntu garrantzitsuenen eta ekoizleen arteko zubi lana ere egingo du zentruak, honela ekoizle txikiari izugarrizko erraztasunak emanez.
Lehenengo mailako salmenta puntu garrantzitsu moduan Gernika eta Bermeoko azokak har genitzake, azoka hauen indartzeak produktuaren esportaziorako izugarrizko garrantzia izan baitezake, Euskal Herri mailako erakuslehio bilakatu baitaitezke.

MAILA GUZTIEN BATURA, SAREAREN OSOTASUNA


Ikus daiteken moduan, fraktal bat bailitzen hedatzen den sistema sozio-ekonomikoa da proposatzen duguna, Urdaibairen mugetatik haratago, beste eskualde guztietara hedatu daitekeena. Honela, Lea-Artibaik bere kalitate marka propioa sortu lezake, bere sare propioa eraikiz, durangaldeak berdina egin lezake, eta honela inguruko eskualde guztiek sistema alternatiboak martxan jarriz gero, gaur egun bizi dugun "krisi" egoera honi aurre egingo genioke, ingurugiroari kalterik egin gabe eta beti ordaintzen duen jende berak ordaindu gabe. Askotan konturatzen ez garen arren geure esku baitago etorkizuna kolorez edo zuri-beltzean margoztea, geure esku dago mundu berri bat eraikitzeko bidean lehen pausoak ematea.
Bukatzeko aipatu beharra dago, sortutako sare honek finkatuko duela Muruetan proposatuko dugun eraikinaren "forma" eta nondik norakoa, beharrizanen arabera moldatu eta hedatzen den sistema sozio-ekonomiko baten barruan, beharrizanen arabera moldatu eta hedatzen den eraikuntza sistema ezinbestekoa baita!

martes, 23 de noviembre de 2010

Kostalde ustiapenak

Kostalde eremuko esplotazio ezberdinak gauzatu dira historian zehar leku ezberdinetan, emaitza ezberdinak lortuz.
_HOLANDA_
Holandako ekonomiaren alde garrantzitsu bat polderrak dira. Holandako lurralde parte handi bat zero kotatik behera dago, eta beste lurralde gehiena kota oso baxuetan dago. Beraz, euren ekonomi estrategien ardatza beti ura izango da.
Polder hitza Holandatik dator, eta itsasoari irabazitako lur eremuak definitzeko erabiltzen da.
Polderren teknikak XII.mendean erabiltzen hasi ziren. Bertan, nekazaritza landaketak egiten ziren, irabazitako lur horietan ustiapen bat lortzeko.
Polderren teknika: itsasoko ur eremu bat dikeen bitartez banatzea. Lehortzeko ponpaketa sistema bat erabiltzen da, itsasorantz. Gainera, drenai eta kanal sistema bat antolatu behar da, euri urak bideratzeko.
Sistema honek paisai geometriko bat antolatzen du.
Oso ezagunak dira errota asko dituzten Holandako paisaiak. Errota horiek ponpaketa sistema osatzen zuten, eta airearen bidez ura mugiarazten zuten.
Lehortu eta itsasoari kendutako eremu horietan nekazaritza, industria eta portuekin erlazionatutako ekintzak burutu dira, kostalde ustiapena lortuz.   
 _GUADALQUIVIR_
Guadalquivirreko marismak ere ustiatuak daude.
XIX.mendean ustiatzen hasi zituzten marismak. Ibaiaren eskumaldea bere egoera naturalean mantendu da, eta ustiapen eremua ezkerraldekoa izan da.
Eremu horren egokitzapenerako dike bat eraiki behar izan zuten kultiborako gunea eta Guadiamar ibaiko urak banatzeko, nekazal guneetan uholdeak ekiditeko.
_abeltzaintza_ abeltzaintzako gunea izan da hori, baina gaur egun kopurua asko murriztu da, nekazal gunek azalera handia hartzen baitute.
_arrantza_gaur egun oso gutxi burutzen da.
_arroza_gaur egun eskualdeko ekonomiaren arlorik garrantzitsuena da. Haren azalera 28000 hektareakoa da.

_ONDORIOAK_
Urdaibaiko analisi ekonomikoa eta baliabideak aztertuta, kasu hauekin zerikusia duen zerbait plantea daitekeela dirudi.
Urdaibaiko ekonomia bultzatu dezakeen kultibo batzuk planteatu daitezke, horretarako, alga mota ezberdin asko daude, erabilera ezberdinetarako bideratuak. Adibidez, Salicorniari esker, biodiesela lor daiteke.
"Una empresa argentina utilizará dos cultivos poco conocidos para producir biodiesel de segunda generación en el país. "
Programaren biderapen bat algetan egon daiteke, algen laborategia ezarriz.